Bota
Egun txarra daukat gaur. Larri nago, goragalea ezin kendu, dena bota eta trankil lotu. Komunean belauniko egon naiz goiz osoan, baina ezin. Saman trabatuta lotu zait botagura. Irakurtzen jarraitu »
Iruzkin 1 » | Sailkatugabeak
Egun txarra daukat gaur. Larri nago, goragalea ezin kendu, dena bota eta trankil lotu. Komunean belauniko egon naiz goiz osoan, baina ezin. Saman trabatuta lotu zait botagura. Irakurtzen jarraitu »
Iruzkin 1 » | Sailkatugabeak
gura+haize taldeak espioi bat bidali zuen Durangoko Azokara. Kakalarria sartu zitzaion standetatik pasitan zebilela. Laguntza eske hango bati galdetu zion, eta harek bere rolloa saldu: poesia idatzita zeukan komuneko papera. Katetik tira egin ostean, galdera gehiago egin zizkion. Irakurtzen jarraitu »
Iruzkin 1 » | Sailkatugabeak
Pasiloan barrena arrapaladan abiatu zen Hoffmann jauna. Gizonezkoan komuna zergatik dagoen hain urrun eta kexaka! Pasabidea hutsik zegoen eta bere puxika aldiz beteegi. Zoladurako harlauzek garbitasunaren garbitasunaz distira egiten zuten eta larruzko oinetako beltzen kautxuak soinu bitxia ateratzen zuen baldosekin marruskatzean. Atea danbateko batez ireki eta lehenego pixatokian jarri zen. Irakurtzen jarraitu »
Iruzkindu » | Sailkatugabeak
Gauzak komunetik behera botatzeko ordua heldu da. Denetik bota daiteke komunetik behera. Bota daiteke ohikoena dena: komuneko papera pixa egin ondoren, mukiak kendu ostean, praketatik moztutako haritxoak, parrandako alkohol guztia, urduritasun azazkalak, lurrean pilatutako ileak… Irakurtzen jarraitu »
Iruzkin 1 » | Sailkatugabeak
Gaur atzera begiratu dut lehen aldiz, espetxetik kanpo, edo kartzela bihurtutako etxean lehen hilabetea bete dudan honetan, ezustean ohartzeko zelako plazera izan daitekeen kaka egitea. Gorputza eroso eta presa barik hustea. Baita dutxa patxadaz eta ur epelez hartzea ere. Atzera begiratuta ia lizun iritzi diot plazer horri. Izan ere, 42 egunez kaka egiteko eta dutxa hartzeko atsegina galduta izan dut. Irakurtzen jarraitu »
Iruzkindu » | Sailkatugabeak
Hilotz Bikaina hitz edo irudi sorta bat kolektiboki lotzeko teknika da; emaitza hilotz bikaina edo cadavre exquis bezala ezagutzen da. Surrelistek erabili zuten teknika hau eta ondorioak izeneko mahai-jokoan oinarritzen da. Bertan, jokalariek paper zati batean idazten zuten txandaka, gero tolestu idatzitakoaren zati bat baino ez irakurtzeko, eta hurrengoari ematen zioten testuarekin jarrai zezan. Irakurtzen jarraitu »
3 iruzkin » | Sailkatugabeak
Odolez tindatutako guraize batzuk aurkitu zituzten hilketaren eszenatokian. Edo hori da informe polizialean idatzi zutena, bederen.
Bilboko kale ugerturen batetik doa. Pauso leunez. Kasik hegaz eginez. Lurraren eta bere oinen arteko marruskadura indarra zirri isil batean bihurtaraziz bezala. Apenas zapaltzen ditu baldosak, apenas, baina, hala ere, bere arimaren zati bat uzten du pauso bakoitzean. Gura barik lez. Disimuloz. Irakurtzen jarraitu »
Iruzkindu » | Sailkatugabeak
Idatzi google-n bi izen hauek: Viktor Olga. Sakatu enter. Hiru milioi artikulu, braust. Eskandaluzko titularrak: ‘Ileapaintzaile batek lapurtzera sartutako gizonezkoa bahitu eta bortxatu egin du, 48 orduz’. Pelukeriako aldizkari arrosa guztietan agertu zen albistea. Zenbat exajerazio, ene bada. Hasteko, ez zen bortxaketarik egon, inondik inora, eta, ustezko lapurra, irudimen handiko morroi bat baino ez zen. Irakurtzen jarraitu »
Iruzkindu » | Sailkatugabeak
XXI. gizaldia XX.a joan legez etorri da, eta antzera bukatuko da haren lehen hamarkada ere: bisturiak gero eta zorrotzago, lana gero eta garbiago egiten. Holako garaietan bizi baikara, bisturi garaietan. Asepsia, higiene, garbitasun garaietan. Eta horrela ebakitzen gaituzte, horrela ebakitzen dizkigute eskubideak, ahotsa, pentsamendua: anestesia lehenago, bisturi desinfektatua gero. Dena garbi, ageriko min barik. Irakurtzen jarraitu »
4 iruzkin » | Sailkatugabeak
Ondo baino hobeto daki berak zer den hori, badaki zer den besteen esanetara bizitzea, egun guztien berdintasun jasanezina, ondotxo daki zer den gogoz kontrako lanetan aritzea. Bere borondatearen aurka, nagusiak atzeko zulotik atzamarrak sartu izan dizkio urte luze hauetan guztietan eta honen esanetara hankak ireki eta itxi ere egin behar izan ditu. Irakurtzen jarraitu »
Iruzkin 1 » | Sailkatugabeak
↑ Gora!